Andoaingo Gazte Lokala gazteentzako ekipamendu bat da, erabilera librekoa. Bertako zerbitzuak hiru dira: Topagunea, Gazte Informazio Bulegoa eta Informatika Gela. Helburua aisialdi desberdin eta dinamikoaz gozatzeko espazioa sortzea da. Gainera, bai eguneroko dinamikan, bai

bai antolatutako ekintzetan balore batzuk sustatzea bilatzen da. Hala nola: euskararen erabilera sustatzea, jarrera eta gaitasun sozialen garapena indartzea, parte-hartzea eta integrazioa bultzatzea, prebentzio kanpainetan lan egitea, liskarrak konpontzeko baliabideak eskaintzea eta abar.